Politika -

CIS

PPk bost puntu ateratzen dizkio PSOEri, baina biek galdu dute babesa

Alderdietako buruzagiek ez dute azterketa gainditu, baina Rosa Diez (UPyD) da estimu handiena jaso duena.

Rajoy, belaunaldi berrietako kideekin. Argazkia: Efe
Rajoy, belaunaldi berrietako kideekin.
Rajoy, belaunaldi berrietako kideekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk botoen % 31,9 eskuratuko lituzke hauteskunde orokorrak gaur egingo balira, hau da, 2011ko hauteskundeetan baino % 12,5 gutxiago, eta urtarrilean baino % 0,2 gutxiago; eta PSOEk botoen % 26,2 jasoko lituzke (urtarrilean % 26,6).

Horixe agertzen da Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) apirilaren 1etik 7ra egindako inkestaren emaitzetan.

Alderdi nagusiez gain, IUk botoen % 10,9 jasoko lituzke (urtarrilean % 11,3) eta UPyDk % 9,2 (urtarrilean % 8,9). Hala ere, IUk eta UPyDk boto asko irabaziko lituzkete 2011ko hauteskundeekin alderatuz gero, % 6,92 eta % 4,69 jaso baitzituzten hurrenez hurren.

UPyDren atzetik CiU dago, % 3,4tik % 3ra jaitsita ere, eta ondoren aurreko inkestan bezalaxe jarraitzen du ERCk, % 2,5eko babesarekin. Compromis Equo % 0,8tik % 1,7ra igo da, Amaiurrek % 1,2 lortuko luke (aurrekoan % 1,2), eta EAJk % 1,1 (aurrekoan % 1,5).

BNGk eta Coalicion Canariak ere hamarren bana galdu dute, % 0,7tik % 0,6ra eta % 0,5etik %0,4ra hurrenez hurren.

Foro Asturiasek, Geroa Baik eta UPNk botoen % 0,1 eskuratuko lituzkete.

Dena dela, inkesta erantzun dutenen artean, % 20,2k erantzun du ez lukeela botorik emango, eta % 6,9k boto zuria emango lukeela.

Alderdietako buruek ez dute gainditu

Rosa Diez UPyDren buruzagiak jarraitzen du izaten herritarren estimu handiena duen buruzagi politikoa, eta zerrenda horretan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurretik dago berriz ere Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak.

Buruzagi politiko bat bera ere ez da 5era iritsi; izan ere, Rosa Diezek 3,88 puntu lortu ditu, eta Cayo Lara IUren buruak eta Alfredo Bosch ERCren diputatuak 3,39.

Zerrendaren hirugarren lekuan kokatzen dira Uxue Barkos Geroa Bairen diputatua eta Ana Oramas Coalicion Canariarena 3,26 punturekin.

Horien atzetik, denak 3 puntutik behera geratu dira: Joan Baldovi Compromisekoak 2,99 puntu; Rubalcabak postu bat galdu du eta seigarren da 2,93 punturekin; Josep Antoni Duran Lleida CiUkoa zazpigarren 2,73 punturekin; Olaia Fernandez Davila BNGkoa zortzigarren 2,58 punturekin, Rajoy bederatzigarren 2,29 punturekin, Aitor Esteban EAJkoa hamargarren 2,22 punturekin, Xabier Mikel Errekondo Amaiurrekoa hamaikagarren 2,21 punturekin; eta atzerago kokatu dira Enrique Alvarez Sostres Foro Asturiasekoa (2,14) eta Carlos Salvador UPNkoa (2,1).

Langabezia, kezka nagusi

Langabeziak jarraitzen du Espainiako Estatuko herritarren kezka nagusi izaten, % 80,3k aipatu baitzuen inkesta; eta ustelkeriak bigarren postuan segitzen du, % 36,3rekin.

Arazo ekonomikoak aipatzen ditu herritarren % 28k, eta politikariak eta alderdi politikoak jarri dituzten kezken artean inkesta erantzun dutenen % 26k.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea