Politika -

''Ez naiz isilduko!''

Amnistia Internazionalak ahoa estali du askatasun eza salatzeko

Zenbait ekintzailek ahoa estali dute Gobernu Zentralak Gasteizen duen egoitzaren atarian, Espainian manifestazio eskubidean eta adierazpen askatasunean jarritako mugen kontra protesta egiteko.

Amnestyk askatasunik eza salatu du Gasteizen, ahoa zapiz lotuta

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionaleko (AI) zenbait euskal ekintzailek elkarretaratze bat egin dute obernu Zentralak Gasteizen duen egoitzaren atarian , Espainian manifestazio eskubidean eta adierazpen askatasunean jarritako mugen kontra protesta egiteko.

Protesta, isila, Gasteizen izan da, 50 bat ekintzailek Ez naiz isilduko! irakur zitekeen pankarta bat eskuan, eta ahoa estalita zutela.

Ondoren, "Espainia. Protestarako eskubidea mehatxupean" deituriko txosten bat entregatu dute, eta idazki bat ere igorri diote Carlos Urquijo Gobernu espainiarrak EAEn duen ordezkariri, adierazpen, biltzeko eta manifestazio askatasuna defendatzeko bere eskuan dagoen guztia egiteko eskatu diote.

Jesus Alvarez AIk Euskadin duen koordinatzaileak salatu du adierazpen eta manifestazio eskubideak "mehatxupean" daudela Espainian, gero eta "justifikaziorik gabeko identifikazio arbitrarioak" daudelako.

Gainera, gogorarazi duenez, Aministia Internazionek baditu "Poliziaren tratu txarrak eta indarkeria gehiegikeriaz erabili izan dela" jasotzen duten txostenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea