Politika -

Baluarten

UPNk Nafarroarekiko eta Espainiarekiko leiala dela nabarmendu du

Barcinak azpimarratu du "harro" sentitzen dela alderdiaren "sortzaileek alderdia sortzeko akta sinatzean zituzten printzipioak, ideiak eta nahiak" indarrean daudela ikustean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina UPNko presidenteak 35 urtean "bere printzipioekiko, Nafarroarekiko eta Espainiarekiko leiala" den alderdiari emandako babesa eskertu die alderdikideei, eta esan du azken hiru hamarkadetan "interes orokorra" defendatu dutela.

Alderdia 35. urteurrena ospatzen ari da Baluarten gaur, igandea, "jai giroan eta familia giroan". Presidenteak Nafarroaren "ongizatearen eta aurrerakuntzaren" mesedetan egindako lana goraipatu du.

1.000 alderdikide, babesle eta kargudunek bat egin dute Baluarten, eta 1979ean alderdiak aurkeztutako Foru Parlamenturako hautagaien zerrenda osatu zutenei omenaldia eginez hasi dute ospakizuna.

Ondoren, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak hartu du hitza. Barcinaren esanetan, "garrantzitsua" da alderdiak 35. urteurrena ospatzea "hainbeste lagunek Nafarroaren alde dena eman eta gero".

Barcinak azpimarratu du "harro" sentitzen dela alderdiaren sortzaileek "alderdia sortzeko akta sinatzean zituzten printzipioak, ideiak eta nahiak" indarrean daudela ikustean.

"Ausardiaz, kalean eskatzen dutena aintzat hartu eta onartzen dugu, esaterako, birsortzea. Herritarrek pentsatzen dutena gertu dugu", esan du Barcinak. UPNk "sustraiak eta etorkizuna" dituela azpimarratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Yolanda Barcina albisteak UPN albisteak Gaurko albisteak Nafarroan