Politika -
Gure Esku Dago
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea, Urbiako zelaietan
Antolatzaileek ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza kate erraldoian parte hartzeko deia egin dute.
Erredakzioa
Gure Esku Dago herri ekimenak ekainaren 8ko giza kate erraldoira begira motorrak berotzen jarraitzen du, eta gaur ekitaldia egin dute Urbiako zelaietan.
Eguraldi ona lagun, ehunka lagunek parte hartu dute Urbiako zelaietan erabakitzeko eskubidearen alde egin den giza katean.
Gipuzkoako Debagoiena, Urola, eta Goierri eskualdeetako eta Arabako lautadako Gure Esku Dago herri ekimeneko taldeek antolatu dute gaurko ekimena eta pozik agertu dira jendeak eman duen erantzunarekin.
Bestalde, ekainaren 8an Durango eta Iruña lotuko dituen giza kate erraldoian parte hartzeko deia egin dute, eta jendetza espero dutela iragarri dute.