Politika -

Kanpaina bertan behera

Coca-Colak kanpaina bat eten du Herrira babesten zuen aktore bategatik

Gotzon Sanchez aktoreak ‘A todos los que se hayan sentido ofendidos’ iragarkian parte hartu zuen, eta freskagarri konpainiak barkamena eskatu die 'irainduta sentitu direnei'.

Gotzon Sánchez aktorea.
Gotzon Sánchez aktorea.
Gotzon Sanchezek parte hartzen zuen iragarkia kendu du Coca-Colak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coca-Cola freskagarri konpainiak azkenengo publizitate kanpaina eten egin du Gotzon Sanchez aktorea protagonista zuelako. Aktore honek Herrira kolektiboa babestu izan duelako utzi dute bertan behera kanpaina, eta 'irainduta sentitu direnei barkamena' eskatu die konpainiak.

'Iragarkia baztertuta dago jada' baieztatu diote enpresaren arduradunek Europa Press-i. Coca-Colak aktorearen kontestu politikoa ez zuela ezagutzen gaineratu dute. 'Iragarkietan parte hartzen duten pertsonen curriculuma spotaren ekoizlearen ardura da, eta Coca-Colak ez du horretan erabakitzen', nabarmendu dute.

Freskagarri konpainiak barkamena eskatu die iragarkia ikustean 'irainduta sentitu diren guztiei'. 'Iragarkia erretiratu egin dugu jada, eta barkamena eskatu nahi dugu', errepikatu dute.

El Mundo egunkariak argitaratu duenez, Dignidad y Justicia-ko Daniel Porterok Coca-Colara eskutitz bat idatzi zuen atzo Herrira ekimena babestu duen Gotzon Sanchez aktorea azaltzen zen iragarkia eteteko eskatuaz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea