Politika -
Justizia unibertsala
Andreu epailea: 'Justizia unibertsalaren erreforma lardaskeria da'
Auzitegi Goreneko epaileak Europar Batasunera jo du bertako kide diren herrialdeen elkarlana bultzatzeko gai honetan.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko Fernando Andreu epaileak Espainiako Gobernuak onartutako justizia unibertsalaren erreforma "lardaskeria" bat dela esan du gaur. Europar Batasunera jo du bertan kide diren herrialdeen elkarlana bultzatzeko gai honetan.
Nazioarteko Baltasar Garzón Fundazioak antolatutako justizia unibertsalaren biltzarrean egin ditu adierazpenok. Andreu, besteak beste, Ruandako genozidioa ikertzen ari da.
Justizia merkatal produktu bezala erabiltzea salatu du epaileak eta Espainiako Gobernuak 'interes ekonomikoetarako eta estrategikoetarako txanpon bezala erabiltzea' kritikatu du.
Justizia unibertsalaren erreformak espainiar estatuari egoera konplikatua eragin diola adierazi du. Horren adibide erreformaren ondorioz 43 droga trafikatzaile askatu izana nabarmendu du.