Politika -

Hauteskunde kanpaina

Atxilotu bat Katalunian, mitin baten ostean Montorori eraso egitearren

Manifestari batzuek eraso egin zioten atzo Ogasun ministroa eta Alicia Sanchez-Camacho PPren Kataluniako burua zeramatzan autoari.

Manifestariek autoaren kontra jo dute. Argazkia: EiTB
Manifestariek autoaren kontra jo dute.
Gazte bat atxilotu dute, Montororen autoari eraso egiteagatik

2:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek pertsona bat atxilotu eta beste bi identifikatu dituzte PPk Vilanova i la Geltru herrian egindako mitin batean Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Alicia Sanchez-Camacho PPren Kataluniako burua zeramatzan autoari eraso egin ostean. Poliziak jakinarazi duenez, agintarien kontrako erasoa leporatzen diete hiruei.

Europako hauteskundeetarako ekitaldia egin du PPk udalerri kataluniarrean, eta amaieran, manifestari batzuek harriak eta botilak jaurti dituzte autoaren kontra, eta bidea itxi diete lorontziekin.

Bidea oztopatzen zuten lorontziak kendu arte, tentsio uneak bizi izan dira istiluen kontrako polizien eta manifestarien artean.

PPk iragarri du kexa formala aurkeztuko dutela Barne kontseilaritzan, Poliziaren dispositiboa "urriegia" zelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea