Politika -

Auzitegi Gorenaren ebazpena

Goiriena eta Barranquero kargutik kendu ditu EHUk

Diru publikoa bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egotzita, kartzela zigorra eta lan publikoan aritzeko debekua ezarri zien  Gorenak bi irakasleoi.

Javier Goiriena eta Montserrat Barranquero, epaiketan. Argazkia: EFE
Javier Goiriena eta Montserrat Barranquero, epaiketan. Argazkia: EFE
Goiriena Medikuntzako dekano ohia entzuteko ikusmina

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Goiriena de Gandarias eta Montserrat Barranquero EHUko Estomatologia alorreko irakasleak kargutik kendu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondotik etorri da EHUren neurria: diru publikoa bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egotzita, kartzela zigorra eta lan publikoan aritzeko debekua ezarri zien  Gorenak bi irakasleoi.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak  zigorraren irmotasuna berresteko oharra igorri dio EHUri, eta, hala, behin betiko bertan behera utzi dute Goirienaren eta Barranqueroren funtzionario izaera.

Auzitegiaren jakinarazpena jaso eta berehala ekin dio EHUk legea betetzeko prozedura abian jartzeari. Hala, Errektoretzak ebazpen bat kaleratu du, Goirienak eta Barranquerok funtzionario izaera galdu dutela jakinaraziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea