Politika -

Ikerketa

'Epsiloni emandako laguntzetan ez ziren beharrezko bermeak eskatu'

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 5,8 milioi euroko laguntza publikoak ikertu ditu, baina 29 milioi eurokoak ikertzeko eskaera egin du.

Epsiloneko arduradunak, Gasetizen egindako epaiketan. Efe.
Epsiloneko arduradunak, Gasteizen egindako epaiketan. Efe.
Epsiloneko arduradunak, Gasetizen egindako epaiketan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txosten baten arabera, Epsilonen proiektuari emandako laguntza publikoetan "ez ziren beharrezko bermeak eskatu".

Txosten horretan, enpresari emandako laguntzen 5,8 milioi ikertu dituzte, Epsilonek 2011n kiebra jo aurretik jasotako laguntzak nola erabili zituzten argitzeko. Hala ere, boto partikular baten bidez, euskal erakundeek enpresa horri emandako 29 milioi euroak aztertu beharko liratekeela adierazi dute.

Txostenean agertzen denez, Gaitek, Nets eta Innotek programen bidez emandako 1,5 milioiko diru-laguntzetan "ez ziren beharrezko bermeak eskatu".

Lehen agerraldiak

Eusko Legebiltzarrean Epsilon eta Hiriko egitasmoei emandako diru-laguntza publikoak aztertzeko batzordean, lehendabiziko agerraldiak 09:30ean hasi dira eta 15:30 arte gutxienez irautea aurreikusi dute.

Diru publikoa "zuzen" erabili ote zuten aztertuko dute ikerketa batzordean, 15 pertsonaren agerraldiekin. Mauricio Lazkano Brotons SPRIko zuzendaria da horietako bat, eta Julian Sanchez Alegria Euskadiko Parke Teknologikoen presidente ohia da beste bat. Biek ateak itxita egin dituzte euren agerraldiak, hala eskatuta.

Brotonsek bere agerraldiaren aurretik esan duenez, berak txosten teknikoak bakarrik egin zituen, eta ez du gogoratzen txosten horien edukia.

Erantzukizun politikoak

"Eratorri daitezkeen erantzukizun politikoak argitzea" izango du helburu aipatu batzordeak, automobilen munduarekin lotutako bi proiektu horiek porrot egin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea