Politika -

Omenaldia

1997an Guggenheim museoan hil zuten lankidea gogoratu du Ertzaintzak

Txema Agirreren omenezko xafla bat jarri dute bere izena daraman Bilboko enparantzan.

Txema Agirre ertzainari omenaldia.EFE.
Txema Agirre ertzainari omenaldia.EFE.
ETAk hil zuen Txema Agirre ertzaina omendu dute

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1997an Guggenhiem museoaren kanpoaldean ETAk hil zuen Txema Agirre ertzainaren lankideek omenaldia eskaini diote gaur goizean Bilbon. Agirrern izen abizenak daramatzan xafla jarri dute bere izena daraman plazan.

Ertzaintzako lankideek antolatu dute ekitaldia eta Deustuko komisariaren, Agirreren lantokia, kolaborazioa izan dute.

Txema Agirreren alargunak eta senitartekoek parte hartu duten omenaldian Tomás del Hierro Bilboko Udaletxeko Segurtasun zinegotzia ere egon da.

Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren hainbat zuzendari ere egon dira. Baita Bilboko komisariatako eta beste hainbat zentrotako lankideak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea