Politika -

Urkijoren helegitea

Urkijok helegitea jarri die Jaurlaritzak Etxerati emandako laguntzei

Espainiako Gobernuaren ordezkariaren arabera, diru-laguntza horiek eskaintzeak terrorismoaren biktimen babeserako legeak hausten ditu.

Urkijoren aburuz, diru-laguntzak eskaintzeak terrorismoaren biktimen babeserako legeak hausten ditu.
Carlos Urkijo
Urkijoren aburuz, diru-laguntzak eskaintzeak terrorismoaren biktimen babeserako legeak hausten ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak, Carlos Urkijok, administrazio-arloko helegite bat jarri du Eusko Jaurlaritzak Etxerati (ETAko presoen senideen elkarteari) emandako 8.956 euroko diru-laguntzen aurka.

Estatuko Abokatutzaren bitartez jarri zaie helegitea laguntzei. Horiek Urkulluren Gobernuaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eman zituen, bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen aldeko proiektuak egiten dituzten erakunde eta mugimendu sozialentzat prestatzen duen laguntza programaren bitartez.

Urkijok adierazpen batean salatu duenez, Etxerat “ezin da bakearen eta giza eskubideen alde lan egiten duen erakundetzat hartu”, eta erakundearen “espetxeetan hezkuntza bermatzeko programa”, diruz lagundu dena, ez dela helburu hori lortzeko sortua esan du.

Diru-laguntza horiek eskaintzeak estatuko naiz erkidegoko terrorismoaren biktimen babeserako legeak hausten dituela adierazi du Urkijok, haren ustez, laguntza jasotzen dutenak ETAkoak izateagatik kondenatuta daudenak edo denbora baterako espetxeratuak izan direnak dira.

Ordezkariaren ustez, diru-laguntza horiek, “terrorismoa etikoki, sozialki eta politikoki baliogabetu beharrean, biktimen duintasunaren eta memoria printzipioaren aurka egiten dute eraso zuzenean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea