Politika -

Espetxe politika

Dispertsioaren amaiera eskatzeko manifestazioa antolatu dute Bilbon

'Dispertsioa amaitu! 'taldeak deitu du mobilizazioa ekainaren 20rako, eta alderdi politikoen, sindikatuen eta kolektiboen babesa izango du.

Bilbon aurkeztu dute ekainaren 20ko manifestazioa. EiTB
Bilbon aurkeztu dute ekainaren 20ko manifestazioa. EiTB
Bilbon aurkeztu dute ekainaren 20ko manifestazioa. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen dispertsioaren aurkako 'Dispertsioa Amaitu!' taldeak manifestazioa antolatu du Bilbon ekainaren 20rako, egungo espetxe politikan aldaketak eskatzeko.

Bizkaiko hiriburuko Arriaga plazan aurkeztu dute mobilizazioa, eta Iratxe Urizar bozeramaileak azaldu duenez, manifestazioaz gain, ekainaren 26an kontzentrazioa egingo dute Bilboko udaletxe aurrean, helburu berdinarekin.

Ekimen horiekin, ETAgatik espetxean dauden 55 bilbotarren egoera salatu nahi da. Horietatik, bat baldintzapeko askatasunean dago larriki gaixorik dagoelako, eta gainontzekoak Espainiako, Frantziako eta Ingalaterrako espetxeetan daude.

Arantza Zulueta abokatuaren egoera ekarri dute gogora prentsaurrekoan. Zulueta Cadizko Puerto de Santa Maria espetxean dago, etxetik 965 kilometrora, isolamendu erregimenean, urtarrilean atxilotu zutenetik.

Inma Berriozabal presoa ere izan dute hizpide 'Dispertsioa Amaitu!' taldeko kideek. Alaman, Galizian dago espetxeratuta, zenbait gaixotasun larri dituen arren. Bilboko Udalak ere Berriozabal askatzeko eskatu zuen 2012an, emaitzik gabe.

'Dispertsioa Amaitu!' taldeak beharrezko gestioak egiteko eskatu dio Udalari, "bilbotar horien egoera konpontzeko". Izan ere, zenbait presok gaixotasun larriak dituzte, eta beste batzuk isolamendu erregimenean daude.

Taldeak baieztatu duenez, manifestazioarekin bat egingo dute Sortu, Eusko Alkartasuna, Alternatiba, Aralar eta Ezker Batua alderdiek, ELA, LAB, CNT, CGT, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek eta Lokarri, Etxerat eta Salhaketa kolektiboek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak