Politika -

Monarkia ala errepublika

Monarkiaren inguruko galdeketa eskatu dute milaka lagunek Madrilen

Manifestazioak Madrilgo kaleak zeharkatu ditu 'Erreferenduma orain, prozesu eratzaile baten alde' goiburupean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monarkiaren eta errepublikaren artean aukeratzeko, galdeketa eskaria egin dute milaka lagunek Madrilen larunbat honetan egin den manifestazioan. Juan Carlos erregeak abdikatzeko erabakia iragarri ondoren, Estatu ereduaren inguruan iritzia ematea aldarrikatu dute gaur Madrilen bildu direnek.

Manifestazioa Madril erdiguneko Cibeles plazatik abiatu eta Puerta del Solen amaitu da, "Erreferenduma orain, prozesu eratzaile baten alde". Manifestazioaren ondotik, kontzentrazioa eta herritarren asanblada egin dituzte.

Hainbat ordezkari politikok parte hartu dute gaurko manifestazioan, besteak beste, Cayo Lara Izquierda Unidako burua, Juantxo Lopez Uralde EQUOko bozeramaileordea. Halaber, Demokrazia Erreala Orain eta M15 mugimenduetako kideak ere bertan izan dira.

Bandera errepublikarrak eta komunisten gazteriako ikurrak erakutsi dituzte, eta ondorengo leloak oihukatu dituzte: "Bai, bai, bai, erabaki nahi dugu"; "Juan Carlos bizkortu, hirugarrena dator eta", "Ez, ez eta ez, ez gaituztela ordezkatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea