Politika -

2016 plan estrategikoa

Ertzaintzaren 'anabasa' salatu dute sindikatuek

Langileria "faltak" gaizkileen lana "errazten" duela salatu dute Ertzaintzaren sindikatuek Eusko Legebiltzarrean. "Kaosak" ikerketen eraginkortasuna murriztu duela erantsi dute.

La consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia. Foto: EFE
La consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia. Foto: EFE
Kaosa sortzen ari dela salatu dute sindikatu guztiek

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langileria "faltak" eta "anabasak" gaizkileen lana "errazten" dutela salatu dute gaur Ertzaintzaren sindikatuek (Erne, ELA, CCOO, EUSPEL) Eusko Legebiltzarrean. "Kaosak" ikerketen eraginkortasuna murriztu duela erantsi dute.

Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean agerraldia egin dute Ertzaintzaren sindikatuek '2016 Plan Estrategikoa' aztertzeko. Egitasmoa gogor kritikatu dute guztiek.

Diagnostiko berdintsua egin dute sindikatu guztiek. "Kaosa" sortzen ari dela ziurtatu dute. Bestalde, baliabide ekonomiko nahikorik ez duela salatu dute sindikatuek.

Roberto Seijo Erneko ordezkariaren hitzetan, arazoak gaizkileen lana "errazten" ari dira.

Gaizkileak "adorea hartzen" ari direla salatu du Tomas Rodriguez ELAko bozeramaileak. Azkenik, Ertzainzaren "eraginkortasun" faltak gaizkileak "erakartzen" dituela esan du Jose Maria Gonzalezek (CCOO).

"Akatsak"

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren ahotan, "eredua ezartzeko garaia da, eta logikoki akatsak daude". Etorkizunean hobetzeko hanka-sartzeak aztertzen ari direla ziurtatu du sailburuak.

Berrantolaketak helburu argia duela gogorarazi du sailburuak: "Ikerketara baliabide gehiago bideratu, konkretuki, ertzainen % 21ek ikertzeko ardura hartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea