Politika -

Felipe VI.aren proklamazioa

Felipe VI.aren gonbidatuak

Iñigo Urkullu lehendakaria; Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiak; eta Pau Gasol saskibaloi jokalaria izan dira, besteak beste, ekitaldian.

Pau Gasol Felipe VI.aren proklamazioan izan da. Argazkia: EFE
Pau Gasol Felipe VI.aren proklamazioan izan da.
Pau Gasol Felipe VI.aren proklamazioan izan da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako gobernuko ordezkariak, Mariano Rajoy buru zela, eta Kongresuko eta Senatuko diputatu eta senatari guztiak izan dira Felipe VI.aren proklamazio ekitaldian.

Gonbidatuen tribunan, autonomia erkidego guztietako presidenteak izan dira; tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria. Estatuko idazkariak eta bestelako agintari politikoak ere bertaratu dira.

Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak ere izan dira Kongresuko ekitaldian. Urkullu Artur Mas Generalitateko presidentearen eta Alberto Nuñez Feijo Galiziako presidentearen ondoan izan da.

Agintari politikoez gain, Juan Rosell patronaleko buruzagia, Candido Mendez UGTko idazkari nagusia eta Pau Gasol saskibaloi jokalaria ere izan dira.

Bestalde, proklamazio ekitaldira joateari uko egin diotenak ere badira; hala nola, Izquierda Plural taldeko kideak (IU-ICV, EUiA-CHA) eta talde mistoko zenbait alderdi (ERC, Amaiur, BNG, Geroa Bai eta Compromis). Koroatze berri honen aurka daudela eta estatu ereduari buruzko erreferenduma aldarrikatzen dutela adierazi nahi izan dute.

 

Proclamación de Felipe VI, erregearen proklamazioa, Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Zapatero, EFE

Proclamación de Felipe VI, erregearen proklamazioa, Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Zapatero, EFE

(Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE)

Harrera Errege Jauregian

Ohiko agintari politikoez gain, kultur, kirol edo zientzia esparruko pertsona ezagunak izan dira Espainiako errege-erreginek eguerdian Errege Jauregian egin duten harrera-ekitaldian.

Alejandro Amenabar zinemagilea, Pablo Alboran kantaria, Rafael Nadal tenis jokalaria, Nacho Duato dantzaria eta Rafael Moneo arkitektoa daude 2.000 gonbidatuen artean.

Estrella Morente flamenko kantaria eta haren senar Javier Conde toreatzailea; Emilio Aragon umorista; Juan Manuel Caballero Bonald, Juan Marse, Ana Maria Matute eta Antonio Muñoz Molina idazleak; Imanol Arias, Ana Duato eta Carmen Machi aktoreak; eta Antoni Brufau (Repsol), Isak Andic (Mango), Emilio Botin (Banco Santander) eta Esther Alcocer Koplowitz enpresariak ere badaude gonbidatuen artean.

Jose Padilla eta Jose Maria Manzanares toreatzaileak; Mireia Belmonte igerilaria; Marc Marquez eta Dani Pedrosa moto GPko pilotuak; eta Miguel Indurain txirrindulari ohia ere gonbidatu dituzte harrerara, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea