Politika -
Gipuzkoako zaborrak
GHK-k 2013an 10 milioiko galerak izan zituela salatu du PSE-EEk
Hondakinen Kontsortzioak 36,6 milioiko funts negatibo propioa pilatu duela salatu dute Gipuzkoako sozialistek. “Enpresa batek ezi du funts negatiboekin funtzionatu, porrot egingo luke”, adierazi du.
Erredakzioa
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) 2013an 10 milioiko galerak eta 36,6 milioiko funts negatibo propioa pilatu duela salatu du PSE-EEk.
Denis Itxaso Gipuzkoako sozialisten Ingurumen idazkariak agiri batean jakitera eman duenez, Hondakinen Kontsortzioko Batzarrak eta GHKren akziodunen Batzar Orokorrak 2013ko kontuak onartu dituzte Foru Jauregian.
Itxasok azaldu duenez, Bilduko ordezkariek soilik eman diote babesa balantzeari; izan ere, PSE-EEk eta EAJk aurkako botoa eman dute, eta PP ez da bileran izan.
Kontuen eta auditoriaren arabera, partzuergoaren funts negatibo propioa 36,6 milioi eurokoa izan zen 2013an. 2011ko ekitaldian funts positiboa (20,2 milioi euro) izan zela gogorarazi du Itxasok.
“Enpresa batek ezin du funts negatibo propioekin funtzionatu, porrot egingo lukeelako”, azpimarratu du. Gainera, “hondakinen tratamendurako lantegia Zubietan egin behar zuten enpresei kalte-ordaina” ordaintzeko 8,8 milioiko galerak pilatu ditu GHK-k.