Politika -

Felipe VI.aren proklamazioa

Aske utzi dituzte aldarritze ekitaldietan atxilotutako 4 lagunetatik 3

Laugarrena ostegun honetan bertan gera daiteke aske, deklarazioa bukatu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dituzte Felipe VI.a erregearen proklamazio ekitaldietan atxilotutako lau lagunetatik hiru. Madrilgo Kale Nagusian, Solen eta Montera kaleetan egin dituzte atxiloketak, monarkiaren kontrako protestetan. ''Erresistentzia eta desobedientzia'' egotzi diete guztiei.

Lau atxilotuetako hiruk dagoeneko deklaratu egin dute, eta aske utzi dituzte; laugarrenak, berriz, ostegun honetan bertan deklaratuko du eta litekeena da gaur bertan aske geratzea.

Hain zuzen ere, 13:30ean atxilotu dituzte hiru lagun eta, ondoren, laugarrena. Sol plazan izan dira atxiloketa horietako bi, beren burua identifikatzeari ezezkoa eman ostean, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Bandera errepublikanodun kamisetak zaramatzaten soinean.

Iturri horien arabera, hirugarren atxiloketa bat ere egon da, agintaritzari jarkitzeagatik. Zehazki, gizonezko bat harresi bat gainditzen saiatu da, eta poliziek atxilotuta eraman dute. Adineko hainbat pertsonek osatutako talde batean zegoen, eta "gora errepublika!" oihukatzen hasi dira errege-erreginen desfilea pasatu eta gero.

40 lagun identifikatuta

Bestalde, egunean zehar 40 pertsona identifikatu ditu Poliziak. Hain zuzen ere, Malasaña auzoan, desfilearen kaleetara sartu nahi ziren M-15 mugimenduko hainbat kide atxiki dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea