Politika -

Europako Parlamentua

EH Bilduk IUren, Podemosen eta Syrizaren taldearekin egingo du bat

GUE-NGL talde ezkertiarrean sartzea erabaki du koalizio abertzaleak, berdeak eta nazionalistak batzen dituen ALEn izan beharrean.

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria. EiTB
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria. EiTB
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariak iragarri duenez, koalizio abertzaleak Iparreko Ezker Berdea taldearekin egingo du bat, hau da, Europako ezkerraren taldearen (GUE-NGL) parte izango da, IUrekin eta Podemosekin batera.

Hori horrela, EH Bilduk ezker klasikoak biltzen dituen taldearen alde egingo du azkenean, eta ez alderdi nazionalista ezkertiarrak eta berdeak batzen dituen ALEren alde.

ALE taldean, besteak beste, ERC eta ICV daude. GUE-NGL taldean, aldiz, Syriza greziarra, Sinn Fein iparrirlandarra eta Die Linke alemaniarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europa Euskal parlamentariak EH Bildu Nafarroa Podemos