Politika -

Lehen ekitaldi ofiziala

Biktimek mendekuari uko egin izana goratu du Felipe VI.ak

Biktimen elkarteek euren aldarrikapenak helarazi dizkiote errege berriari, eta bilera "atsegina" izan dela adierazi dute.

Felipe VI.a terrorismoaren biktimekin bildu da. EiTB.
Felipe VI.a terrorismoaren biktimekin bildu da. EiTB.
Terrorismoaren biktimei eskaini die erregeak lehen ekitaldi ofiziala

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.ak miresmena agertu die terrorismoaren biktimei, aurrera egiteko kemena eta mendekuari uko egiteagatik. Halaber, biktimen sufrimendua eta mina beti gogoan izango dituela berretsi du.

Felipe eta Letizia errege-erregina direnetik egindako lehen ekitaldi ofiziala da terrorismoaren biktimen elkarteekin egindako bilera. Guztira, elkarteetako 40 ordezkari baino gehiago bildu dira Madrileko Zurbano Jauregiko ekitaldian, ordubete luzez.

Bileran, biktimen ordezkariek euren aldarrikapenak azaldu dizkiete errege-erreginei eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari.

"Egiaren kontakizuna munduan zabaltzea"

Era guztietako eskaerak egin dituzte. ETAren terrorismoaren "egiaren kontakizuna" mundu osoan zabaltzeko laguntza, eta martxoaren 11ko atentatuetan parte hartu zuen terrorista bat Marokotik estraditatzea.

Bileraren ostean, Mari Mar Balnco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak eta beste biktima batzuek esker ona adierazi diete errege-erreginei agertutako gertutasunagatik eta berotasunagatik, eta bilera "oso atsegina" izan dela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea