Politika -

noos auzia

Errege Etxeak errespetua agertu dio justiziaren 'independentziari'

Zarzuelak Noos auziko ikerketan justizia independentea dela aldarrikatu du lehen aldiz.

Felipe VI.a Espainiako erregea. EiTB
Felipe VI.a Espainiako erregea. EiTB
Felipe VI.a Espainiako erregea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Etxeak "errespetua" adierazi dio "botere judizialaren independentziari", Jose Castro epaileak Cristina infanta auzipetu eta gero.

Zarzuelak Noos auziko ikerketan justizia independentea dela aldarrikatu du lehen aldiz.

Orain arte, Errege Etxeak hirutan hitz egin du Castro epailearen autoei buruz.

Hori horrela, 2013. urteko apirilean, epaileak infanta lehen aldiz inputatu zuenean, Zarzuela "harrituta" agertu zen, albistearen berri hedabideen bidez izan zuelako.

Handik eta hilabete batzuetara, Castrok infanta bigarrenez inputatu zuenean, Errege Etxeak zuhurrago jokatu zuen, eta "errespetua" agertu zien "erabaki judizialei".

Gainera, aurten bertan, urtarrilean, Rafael Spottorno Errege Etxeko burua zenak Noos auziko ikerketa lehenbailehen amaitzea eskatu zuen, "martirioa" izaten ari baitzen erregearen senideentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia