Politika -

Izquierda Unia

Willy Meyerrek dimisioa eman du, Sicav bati lotutako funtsa batengatik

Willy Meyer Izquierda Unidako eurodiputatuak dimisioa eman du gaur, zenbait hedabidek Luxenburgoko SICAV bati lotutako borondatezko pentsio-funtsa bat zeukala jakinarazi ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Willy Meyer Izquierda Unidako eurodiputatuak dimisioa eman du gaur, zenbait hedabidek Luxenburgoko SICAV bati lotutako borondatezko pentsio-funtsa bat zeukala jakinarazi ondoren. Atzo bertan, funtsa horrekin zeukan lotura eten zuen.

Izquierda Unidako egoitzan egindako agerraldian, Meyerrek erabakitakoa iragarri du eta alderdian dauzkan kargu guztiak utzi egingo dituela nabarmendu du. “Eredugarri” izan nahi duela eta “koherentziaz” jarduteko, Europako Parlamentuari ere uko egingo dio Meyerrek.

Azaldu duenez, ez zekin funtsa horrek Sicav batekin lotura zuenik, baina, zalantza argitzeko, dimisioa ematea erabaki du.

IUren zuzendaritzatik ez duela presiorik jaso nabarmendu du, eta “ondo pentsatutako erabakia” dela zehaztu du.

Horrenbestez, Paloma Lopez CCOO sindikatuko zuzendari ohia izango da Izquierda Unidako burua Europan. Alderdi horren bigarren eserlekura Javier Couso joango da, Iraken hildako telebista kameraren anaia, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea