Politika -

Erakunde independentista

Korsikako FLNCk borroka armatua uztea erabaki du

Mediterraneoko uhartearen kargudun hautetsiei dei egin die Korsikako Askapen Fronte Nazionalak, "Frantziako Estatuarekin estatutu berri baten ezarpena negoziatzeko".

Korsikako FLNCk borroka armatua uztea erabaki du. Argazkia: EiTB
Korsikako FLNCk borroka armatua uztea erabaki du. Argazkia: EiTB
Korsikako FLNCk borroka armatua uztea erabaki du. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Baldintzarik gabe" borroka armatua utziko duela iragarri du gaur Korsikako Askapen Nazionalareko Frontea (FLNC) talde independentistak, eta "armagabetze prozesu baten hasiera eta klandestinitatetik irteera progresiboa" abiatuko dituela gaineratu du.

Agiri batean, Mediterraneoko uhartearen kargudun hautetsiei dei egin die Korsikako Askapen Nazionalerako Fronteak, "Frantziako Estatuarekin estatutu berri bat ezartzea negoziatzeko". Bestalde, "presoen eta iheslari politikoen egoera" konpontzeko eskatu die.

"Gure erakundeak, aurretiazko baldintzarik gabe eta zalantza barik, aldebakarreko desarme prozesu bati hasiera ematea eta klandestinitatetik apurka ateratzea erabaki du", azaldu du FLNCk.

Corsica hilabetekariak 14 orrialdeko agiria egiaztatu du. "Korsikako eta Frantziako lurraldean" ekintza militarrak gaitzetsiko dituztela ziurtatu dute FLNCko kideek.

1976

1976an sortu zen FLNC, Korsika burujabea aldarrikatzeko. Estortsioa egin eta "iraultza-zerga" eskatu die Korsikan bizi diren frantziarrei eta "hanka beltzei" (1958tik 1970era arte Aljeriatik aberriratu zituztenak eta uhartearen ekialdeko lautadan finkatu zirenak).

FLNCren hitzetan, Frantziako Gobernuak Korsikan "kudeaketa koloniala" egin du azken 250 urteetan. Frantziak nepotismoa eta itzala botere politikoaren ardatz bihurtu ditu uhartean, salatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea