Politika -

Guanyem Barcelona

Ada Colauren plataformak Kataluniako galdeketaren alde egin du

Erabakitzeko eskubidea defendatu dute, baina ez bakarrik subiranotasunari lotuta, galdeketek "lurralde gatazketatik haratago" joan behar dutela uste dutelako.

Ada Colau, etxegabetzeen aurkako protesta batean. Efe.
Ada Colau, etxegabetzeen aurkako protesta batean. Efe.
Ada Colau, etxegabetzeen aurkako protesta batean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guanyem Barcelona taldeak Kataluniako galdeketaren alde egin du, baina independentziaren aldeko edo kontrako jarrerarik agertu gabe. Guanyem Barcelona plataformak ostegunean egin du aurkezpen ofiziala Bartzelonan. Bere helburua ezkerreko indarrak, auzokoen elkarteak eta mugimendu sozialak biltzea da.

Plataformako liderretako bat Ada Colau Hipotekek Kaltetutakoen Plataformako (PAH) bozeramaile ohia. Colauk argi utzi nahi izan du Guanyem Barcelona ez dela bere "txoko partikularra".

Colau prentsaurrekoan izan da Jaume Asens eta Joan Subirats plataformako beste bozeramaileekin. Guanyem Barcelonak irailean erabakiko du hauteskundeetara aurkeztuko den ala ez. Udan 30.000 herritarren abalak jasotzeko helburua dute.

Erabakitzeko eskubideari dagokionez, Guayem Barcelona galdeketa egitearen alde agertu da, baina boza zein izan behar duen argitu barik. "Plataforman aukera eta jarrera anitzak daude; independentziaren aldekoak eta federalismoaren aldekoak".

Colauk azaldu duenez, datozen egunetan, bozeramaileek independentziaren alde ala kontra egingo duten adieraziko dute, baina jarrera pertsonala izango da, ez plataforma osoarena. Horri lotuta, Guanyem plataforma plurala dela azpimarratu du Asensek, eta erabakitzeko eskubidea subiranotasunari lotuta ez egotea nahi duela esan du, "lurralde gatazkaz haratago" joan behar duela uste dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea