Politika -

KARTZELA POLITIKA

ETAko presoak Harremanetarako Nazioarteko Taldearekin elkartu dira

Mikel Albisu, Antza, eta Marixol Iparragirre, Anboto, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko ordezkari batekin elkartu dira presoen egoeraz eta euren hurrengo pausoez mintzatzeko.

Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre EPPKko ordezkariak. Argazkia: ETB
Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre EPPKko ordezkariak
Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre EPPKko ordezkariak. Argazkia: ETB

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bi ordezkarik bilera egin zuten apirilean Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ordezkari batekin, presoen egoeraz eta emango dituzten hurrengo pausoez mintzatzeko.

Bilera Paris inguruko Réauko (Seine-et-Marne) espetxean egin zen, eta Mikel Albisu Antzak eta Marixol Iparragirre Anbotok parte hartu zuten bertan ETAko presoen izenean. Harremanetarako Nazioarteko Taldearen aldetik, berriz, Pierre Hazan izan zen ordezkari bakarra, EPPK-k zenbait hedabidetara bidalitako oharrean jakinarazi duenez. Bileran Harremanetarako Nazioarteko Taldeko beste kide batek ere parte hartu behar zuen, Raymond Kendall Interpoleko buru ohiak, hain zuzen, baina espetxeko agintariek sarrera galarazi eta atean geldiarazi zuten, ohar horren arabera.

Bake prozesuaren bilakaera aztertzeaz gain, Presoen Kolektiboak aurrera begira zer asmo duen jakinarazi zion Harremanetarako Nazioarteko Taldeari. Kartzela politikan aldaketarik egongo ez dela jabetuta, EPPK-k "egoera desblokeatzeko urratsak egiten jarraituko duela" jakinarazi zion nazioarteko ordezkariari. Horrekin batera, sakabanaketarekin amaitu eta presoak Euskal Herriratzeko ekimenak lehentasuna duela azaldu zuten. Helburu horri begira, Harremanetarako Nazioarteko Taldeari laguntza eskatu zioten presoen ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea