Politika -

Eztabaida

Forudunen kopurua murrizteaz hausnartzea proposatu du Rajoyk

Hauteskunde sistemaren erreformaz ere eztabaidatu nahi du presidenteak, alkateak modu zuzenean hautatuak izan eta bozkatuenak agintzea bermatzeko.

Mariano Rajoy eta Javier Arenas, PPko zuzendaritzan bileraren atarian. Efe.
Mariano Rajoy eta Javier Arenas, PPko zuzendaritzan bileraren atarian. Efe.
Mariano Rajoy eta Javier Arenas, PPko zuzendaritzan bileraren atarian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak forudunen kopurua murrizteko aukeraz eta aformendu mota ezberdinez eztabaida zabaltzea proposatu dio PPko zuzendaritzari. Hurrengo pausoa, gaia gainontzeko alderdiekin eztabaidatzea litzateke.

Hausnarketa uztailaren 10ean, 11n eta 12an egingo dute, PPko udako eskolan. Bertan demokraziaren birsorkuntzaz aritu nahi du Rajoyk, bere alderdiko zuzendaritzari udako oporren aurreko azken bileran helarazi dionez.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren arabera, presidenteak eztabaidaren alde egin du. Aforamenduaren ingurukoa izan da deigarriena, Juan Carlos erregearen forudun egiteak sortutako polemikaren ondorioz.

Cospedalek argi utzi nahi izan du eztabaida bat proposatzen ari direla, emaitza aurreratu barik: Rajoyk forudunen kopuruaz eztabaidatu nahi du, asko ala gutxi diren, gehienak epaileak eta fiskalak direlako. Halaber, forudun izateak lanean laguntzen dien ala ez jakin nahi du, eta aforamendu horren edukia aldatzerik legokeen.

Alkateak zuzenean aukeratzea

Gainera, Gobernuko presidenteak PPk aspalditik buruan duen gaia ere eztabaidatu nahi du: hauteskunde sistema erreformatzea alkateak zuzenean aukeratzeko, eta, horrela, bozkatuenak agintzeko.

Hausnarketa erkidegoetako parlamentarien kopurura zabaldu daiteke, edo Espainian dauden udalerri kopurura, baina Cospedalek azpimarratu egin du PP ez dagoela kopuru horiek murriztearen alde. Aukera hori PPk baztertu egin zuen erreforma lokala egin zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak Aurrekontuetako murrizketak