Politika -

Noos auzia

Diego Torresek kereila jarriko dio Tejeirori, egindako salaketengatik

Jose Castro Noos auziko epaileak gaur bertan hartuko ditu Tejeiroren aitorpenaren ondorioz hartu beharreko erabakiak. "Goizean argitu da dena", esan du Castrok Palmako epaitegietara iristean.

Diego Torres eta emaztea Noos auziko 16 auzipetuen artean daude. Efe.
Diego Torres eta emaztea Noos auziko 16 auzipetuen artean daude. Efe.
Diego Torres eta emaztea Noos auziko 16 auzipetuen artean daude. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diego Torres Iñaki Urdangarinen kide ohiak idatzi bat aurkeztu du Argibideetako 3. zenbakiko Epaitegian Marco Antonio Tejeiro Noos Institutuko kontulari ohiaren aurka kereila jarriko duela iragartzeko. Tejeirori salaketa eta akusazio faltsua egitea leporatzen dio fiskalaren aurrean egindako aitormenean "gezurra" esateagatik.

Manuel Gonzalez Peeters Torresen abokatuak idatzian azaldu duenez, Tejeiro "gezurretan ari da, eta ondo daki gezurretan ari dela". "Nire bezeroaren aurka esan duena faltsua da, erabat faltsua, eta berak badaki horrela dela".

Gonzalez Peetersen arabera, Tejeirok bere aitormeanea aipatutako kontratazio simulatuak "Urdangarinen eta Cristina Borboikoa emaztearen gauza dira. Emaztea, gainera, Noos Institutuko batzorkidea zen".

Castrok gaur bertan hartuko du erabaki bat

Jose Castro Noos auziko epaileak gaur bertan hartuko ditu Tejeiroren aitorpenaren ondorioz hartu beharreko erabakiak. "Goizean argitu da dena", esan du Castrok Palmako epaitegietara iristean.

Ostegunen Pedro Horrach fiskalak Tejeiroren aitorpenaren berri eman ostean, epaileak kontulariari beste galdeketa bat egiteko asmoa agertu zuen. Iñaki Urdangarinek eta Diego Torresek diru publikoa eskuratzeko sarea sortu zutela onartu zuen fiskalaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak