Politika -

Gobernuaren ordezkariak

Gobernuaren ordezkariekin ez kolaboratzeko eskatu du EH Bilduk

Koalizioko ordezkariek salatu dute Estatuak euskal instituzioen "autonomia eta erabakitzeko ahalmena" gutxitu nahi dituela.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentaria. EiTB
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentaria. EiTB
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentaria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk adierazi du Gobernuaren Euskadiko eta Nafarroako ordezkariak, Carlos Urquijo eta Carmen Alba, "Estatuaren erabakitzeko eskubidearen aurkako artilleria" bihurtu direla, eta indar politikoei eta instituzioei haiekin "ez kolaboratzeko" eskatu die.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko bozeramaileak euskaraz eta Maiorga Ramirezek gaztelerz, adierazpen bat irakurri dute, Albak eta Urquijok aurkeztutako 900 eskaera eta salaketa aurkitu dituztela esanez; horietatik 50 Gipuzkoako Aldundira igorri dituzte.

Jokaera "inkisitoriala" dela salatu dute koalizioko kideek, eta edozein gairen inguruko salaketak aurkitu dituztela esan dute, besteak beste, "euskara, kultura, gizarte eskubideak, Gobernuaren autonomia eta ETAko presoen senitartekoen eskubideak".

EH Bilduren ustez, ekimen horiekin, Estatuak euskal instituzioen "autonomia eta erabakitzeko ahalmena" gutxitu nahi du.

Beitialarrangoitiak eta Ramirezek azpimarratu dute "legala" izateak ez duela "legezkoa dela" esan nahi, eta Urquijok eta Albak "erabaki burujabeen aurka" jokatzen dutela esan dute, instituzioen legezkotasun demokratikoa kolokan jarriz.

Gobernuaren ordezkarien figurak ez duela "inor" ordezkatzen adierazi dute, eta Estatuak "espainiartasuna inposatu eta legezkotzeko" erabiltzen duela gehitu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak EH Bildu Gipuzkoa