Politika -
Kereila
Salaketarako bildutakoa biktimei emateko eskatu dio Aguirrek Iglesiasi
PPren Madrilgo presidenteak esan du horrela sinetsiko lukeela Ahal Duguren buruzagia ETAren kontra dagoela.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre PPren Madrileko presidenteak proposamena egin dio Pablo Iglesias Ahal Duguren buruari: benetan ETAren kontra badago, kereilarako bildutako dirua biktimei eman diezaiela.
Aguirrek erantzun horixe eman dio Iglesiasi, azken horrek kereila bat jarriko diola iragarri ostean. Aguirrek ETAren alde egotea leporatu ziolako aurkeztuko du Iglesiasek salaketa.
Aguirrek udako ikastaro batzuen aurkezpenean azaldu duenez, Ahal Duguren eurodiputatuak 13.000 euro bildu ditu jarraitzaileen artean salaketa jartzeko, baina Abokatuen Kolegiotik esan diote asko jota 1.500 euroko gastua izango lukeela kereilak.
"Ondo egongo litzateke, ETAren alde ez dagoela erakusteko, Pablo Iglesiasek soberan duen dirua ETAren biktimei ematea", azpimarratu du.
PPren Madrilgo presidenteak esan du horrela sinetsiko lukeela Ahal Duguren buruzagia ETAren kontra dagoela.