Politika -

Polemika

Hollanderen betaurreko 'atzerritar' berriek polemika eragin dute

Frantziako presidentearen erabakiak hautsak harrotu ditu, Danimarkako marka bat aukeratu duelako “made in France” antiojoak erosi beharrean.

Fançois Hollande Frantziako Estatuko presidentea betaurreko berriekin. Argazkia: EFE
François Hollande Frantziako Estatuko presidentea. EFE
Fançois Hollande Frantziako Estatuko presidentea betaurreko berriekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak betaurreko berriak erosi ditu, eta presidente aukeratu zutenetik erabili dituen ertz gardenekoak utzi eta ertz ilun eta lodikoak erosi ditu. Horraino arazorik ez, baina frantziarrei ez zaie gustatu antiojo berriak Danimarkakoak izatea, frantziarrak izan beharrean.

Frantziako estatuburuak Lindbergh markako betaurrekoak aukeratu ditu ikusmen arazoak konpontzeko eta aurpegia atontzeko, Brad Pitt, Robert Deniro eta Richard Gerek, adibidez, erabiltzen duten marka bera.

400-500 euro inguruko betaurreko horien erosketak, baina, arazoak sortu dizkio Hollanderi. Izan ere, Roussilhe enpresa frantziarrak antzeko betaurrekoak bidali dizkio, baina “ehuneko ehunean” Frantzian eginak, eta horri lotutako kanpaina zabala abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea