Politika -

Epsilon

EH Bildu: 'Diru publikoa interes pribatuak asetzeko erabili da'

EH Bilduren hitzetan, “guztira 60 milioi izan dira sozietateari kendu dizkiote EAJren inguruko enpresa sareari emateko”.

Epsiloni buruzko bilera. Artxiboko irudia. EFE
Epsilon
Epsiloni buruzko bilera. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia eta Igor Lopez de Munain EH Bilduko bozeramaileek Donostian emandako prentsaurrekoan esan dutenez, Epsilonen eta Hirikoren kasuetan, frogatuta geratu da “diru publikoa interes pribatuak asetzeko erabili dela". Halaber, “horrek momentuko EAJren gobernuaren arduradunaren oniritzia” izan duela gaineratu dute.

“Guztira 60 milioi izan dira sozietateari kendu dizkiote EAJren inguruko enpresa sareari emateko, baina ez da kasu bakarra izan”, nabarmendu dute.

Haien ustez, “gertaera oso larriak” dira, batik bat “antzeko kasuak errepikatzen direnean baliabide publikoen kudeaketan, eta horietako askotan EAJren itzala sumatzen da”, azaldu dute.

Epsiloni buruzk ondorioak sektarioak dira, Erkorekaren ustez

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak “sektarioak, partzialak eta noranzko bakarrekoak” direla esan du Legebiltzarreko ikerketa batzordeak Epsilon eta Hiriko proiektuari buruz EAJren karguei egoitzako erantzukizunak ondorioetan.

“Benetan oposizioak nahi zuena Eusko Jaurlaritzari kokotekoa ematea baldin bazen hauteskunde aurreko testuinguruan, engainu hau aurreztu lezake”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea