Politika -

Arrazoi humanitarioak

Lopez de Abetxuko aske uztea eskatu du Gasteizko Udalak

EAJren, Bilduren eta PSE-EEren botoekin egin du aurrera eskaerak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak Jose Ramon Lopez de Abetxuko ETAko presoa aske uztea eskatu du ostiral honetan, "arrazoi humanitarioak" argudiatuta, EAJren, Bilduren eta PSE-EEren botoekin. Gasteiztarra gaixo dago.

Jeltzaleek eta Bilduk aurkeztu dute mozioa, hainbat babes jasota: osasun arloko 595 sinadura eta herritarren 2.538 sinadura.

2012ko abenduaren 28ko osoko bilkuran onartutakoaren oso antzekoa da gaurkoa. Bertan, Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko ETAko kideak aske uztea eskatu zuten, horien osasun egoera dela-eta.

Taldeek gogoratu dutenez, 24 urte daramatza Lopez de Abetxukok kartzelan, horietatik gehienak gaixo. Halaber, ohartarazi egin dute horren egoerak txarrera egin duela aurreko mozioa aurkeztu zenetik. Zehazki, bihotzeko gaitza eta bestelako gaixotasun degeneratiboak dituela gogoratu dute. Hala, horren egoerak "hausnarketa etikoa" merezi duela adierazi dute, eta, "arrazoi humanitarioak" argudiatuta, aske uztea eskatu dute. Hori gauzatu arte, Asturiastik Arabara igortzea ere eskatu dute, bertan Osakidetzaren osasun arreta jaso dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea