Politika -

Erabakitzeko Eskubidea

Galdeketa ez eragoztea eskatuko dio Itunak Rajoyri, eskutitz bidez

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionaleko erakundeek adostu egin dute Rajoyri eskutitza igortzea, Generalitatearekiko elkarrizketa erraztea eskatzeko. Ekitaldia antolatuko dute irailerako.

Kataluniak eskutitza bidaliko dio Mariano Rajoyri

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionala osatzen dute erakunde eta alderdiek ostiral honetan adostu dute Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eskutitz bat helaraztea, Generalitatearekiko elkarrizketa errazten eskatzeko. Bertan, ''galdeketarako eskubidea'' legez erabili ahal izatea eskatuko diote. Halaber, Diada osterako aldarrikapen ekitaldia handia prestatzen ari direla iragarri dute.

Itun horretako erakundeek bilera egin dute ostiral honetan Artur Mas Generalitateko presidentearekin. Hain zuzen ere, hirugarren bilera izan dute gaurkoa eta, guztira, 50 bat erakunde elkartu dituzte hitzordu horretan. Besteak beste, han izan dira Joan Rigol (UDC) Ituneko koordinatzailea eta galdeketa adostu zuten CiU, ERC, ICV-EUiA y CUP alderdietako ordezkariak. Oriol Junqueras (ERC) eta Joan Herrera (ICV), ordea, ez dira egon.

Adostutako eskutitz horretan, agerian utzi dute ‘’azaroaren 9an Kataluniaren etorkizun instituzionala eta politikoaz bozkatzeko asmoa’’ dutela.

Diada osteko ekitaldia

Rigolek prentsaurrekoan azaldu duenez, Ituneko kideek adostu egin dute Diada osterako aldarrikapen ekitaldi handia deitzea. Hain zuzen ere, galdeketa babesteko asmoz, ''iraileko bigarren hamabostaldian'' ekitaldia egitea da asmoa, ''Ituna osatzen duten 3.000 erakundeetan oinarrituta''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea