Politika -
Madril
Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez astelehenean bilduko dira Moncloan
Sanchezek PSOEren primarioak irabazi zituen egunean jakinarazi zion Rajoyk harekin bildu nahi zuela.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea datorren astelehenean, uztailaren 28an, bilduko da Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiarekin, Gobernu zentralak gaur, asteartea, jakinarazi duenez.
Sanchezek PSOEren primarioak irabazi zituen egunean, Rajoyk telefonoz deitu zuen eta gau horretan jakinarazi zion Moncloa Jauregian harekin bildu nahi zuela, PSOEren Batzarrak idazkari nagusi bezala berretsi ostean.
Rajoy astelehenean bilduko da, Artur Mas Generalitateko bilera izan baino bi egun lehenago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea