Politika -

Bateragune auzia

'Zigorrak luzatu bai, baina ezingo dute autodeterminazioa geldiarazi'

Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegik aurkeztutako helegitea atzera bota eta biharamunean mezu bat argitaratu du Batasunako bozeramaile ohiak.

Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia: EiTB
Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia: EiTB
Arnaldo Otegik epaia politikotzat jo du

0:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak mezu bat argitaratu Auzitegi Konstituzionalak helegitea atzera bota eta biharamunean. Otegik babes helegitea aurkeztu zuen sei urte eta erdiko espetxe-zigorraren aurka. Auzitegi Nazionalak zigortu zuen Bateraguneren bidez Batasuna berregituratzen saiatzeagatik. Otegiren esanetan, zigorrak "luzatu ahalko dituzte", "baina ezingo dute gure Herriaren autodeterminazio eskubidea geldiarazi".

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Otegiren babes helegitearen aurkako botoa eman dute zazpi magistratuk, eta bostek aldeko botoa eman dute bakarrik. Otegi 2009an espetxera bidali zuten, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez Torres eta Sonia Jacinto Garciarekin batera. Otegiren helegitearekin bat egin zuten hirurek.

"Gure zigorraldiak luzatu ahalko dituzte, hori euren esku baitago, baina ezingo dute gure Herriaren autodeterminatzeko eskubidea geldiarazi… ezta, azken batean, hain maite ditugun ideiak ( independentzia eta sozialismoa) gure Euskal Herri zaharrean bizi eta lan egiten duten gizon eta emakume gehienengan asentatu daitezen ekidin ere", adierazi du Otegik.

"Arrazoi politiko hutsengatik" eman duten epai hau nola hartu duten azaltzeko bi aipu azpimarratu ditu Otegik. Bietan lehena, S.K. Chestertonena da eta honela dio: "Lamien ipuinak egiazkoak baino gehiago dira; izan ere, herensugeak existitzen direla esateaz gain, GARAITU ere egin daitezkeela kontatzen baitigute". Amaitzeko, Piort Kropotkinen beste aipu bat ekarri du gogora: "Bere zoria Alderdi Aurrerakoi batekin lotzen duenak urte batzuk preso egoteko prest egon behar du eta ez du kexatzeko eskubiderik, ulertzen duelako preso egon arren ez dela hain maite dituen ideiak zabaldu eta indartzen dituen mugimenduaren zati inaktiboa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak