Politika -

Oharra

Jordi Pujolek onartu du 30 urtez atzerrian dirua izan zuela

Bere aitaren herentziarekin zerikusia duen dirua da. Kataluniako presidente ohiak azaldu duenez, erregularizatu egin dute jada, eta barkamena eskatu du.

Jordi Pujolek barkamena eskatu du aitortu gabeko diruagatik

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak iragarri duenez, ‘’azken egunotan’’ bere familiak erregularizatu egin du atzerrian zuen hainbat diru. Zehazki, bere aitaren herentziarekin zerikusia zuen dirua zen, eta horren kudeaketan egindako ‘’okerra’’ dela eta, barkamena eskatu du. Pujolen hitzetan, akats horrek kale egin dio emaztearen eta zazpi seme-alaben irudiari.

Ohar baten bidez eman ditu azalpenak Pujolek. Bertan adierazi duenez, 1980an jasotako herentzia izan zen, emaztearen eta seme-alabei bideratuta. Presidente ohiaren arabera, aitak erabaki zuen diru hori atzerrian kokatzea, eta, aita hil zenean, erregularizatu gabe zegoen. Zuzenean emazteari eta seme-alabei bideratzea aitaren erabakia izan zen, ez baitzuen ongi ikusten Jordi Pujolek politikan jardutea.

Kataluniako presidente ohiak dioenez, kargua hartu eta bost hilabetera hil zenez aita, konfiantzazko pertsona baten esku utzi zuen diru horren kudeaketa, seme-alabak adinez nagusi izan arte. Jordi Pujolen hitzetan, ez zuen diru horren inguruan ‘’ezer gehiago’’ jakin nahi izan, baina erabakia ‘’errakuntza" izan zen.

Halaber, azpimarratu du azken 30 urteotan ez duela herentzia hori erregularizatzeko ‘’une egokia’’ aurkitu.

Horrek guztiak bere familiari eragindako ‘’mina’’ nabarmendu du idatziaren bukaeran, eta ‘’huts egin’’ dien pertsona guztiei barkamena eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea