Politika -
Radio Euskadin
Jaurlaritzaren kudeaketa gutxietsi du oposizioak
Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu du oposizioa gobernua “ahultzeko” lana egiten ari dela.
Erredakzioa
EH Bilduk, PSEk, PPk eta UPyDk Urkulluren gobernuaren balorazio ezkorra egin dute, urte politikoa amaitu den honetan. Eusko Alderdi Jeltzaleak, berriz, oposizioa gobernua “ahultzeko” lana egiten ari dela du.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EH Bilduko Xabier Isasi legebiltzarkideak Urkulluren kudeaketa “ezin dela onartu” adierazi du. “EAJ eta PSEren arteko akordioak eragina izan du, kudeaketa arazoak izan dira, Epsilon eta Hiriko kasuak izan ditugu, bakegintzan ez dugu aurrerapausorik eman, eta presoekin arduratuta jarraitzen dugu”, esan du.
PSEko Txarli Prietok salatu duenez, “PSEk arlo fiskalean gobernuaren esku jarri zituen instrumentuak ez dira modu egokian aurrera eraman”. Exekutiboari eskatu dio “EH Bildu atzetik izateagatik beldurrik ez edukitzeko” eskatu dio.
PPko Borja Semperrek ere Urkulluren Gobernua kritikatu du eta lan “eskaaa” egin duela esan du. “Indar politikorik ez duen gobernua da, lanean poliki ari den lehendakaria da Urkullu, eta benetako beharretara mugatzen ez diren eztabaida antzuak egiten dituena”, baieztatu du.
Gorka Maneirok ere balantze ezkorra egin du. UPyDko legebiltzarkideak dioenez “egutegi arautzailea ez da bete, eta txirotasuna eta ezberdintasunak handitu dira, baita haurren artean ere”.
Oposizioko taldeek egindako kritikaren aurrean, EAJko Maria Eugenia Arrizabalagak alderdi horiek Exekutiboa ahultzeko egindako “lana” nabarmendu du. “Egoera zailean aurren Jaurlaritza helburuak betetzen ari dela uste dute herritarrek”, azpimarratu du legebiltzarkideak.