Politika -

Heriotza

Borja Jauregi Hondarribiko alkate ohia hil da

1995 eta 2007 artean izan zen Hondarribiko alkate. Ondoren, Bidegiko zuzendari izendatu zuten.

Borja Jauregi Hondarribiko alkate ohia hil da

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Jauregi (EAJ) Hondarribiko alkate ohia zendu da igande honetan, 66 urte zituela, gaixotasun luze baten ondoren. 1995 eta 2007 artean izan zen Jauregi Hondarribiko alkate, eta, ondoren, Bidegiko zuzendaria izendatu zuten.

Hileta elizkizuna astearte honetan izango da, Hondarribian, eta beila Bidasoako beilatokian jarri dute. Hondarribiko eta Irungo udalek atsekabea agertu dute jeltzalearen heriotzagatik, eta Gipuzkoako EAJk ere oharra kaleratu du bere webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea