Politika -
Neurri berriak
Felipe VI.ak Errege Etxearen kontuak 2015ean ikuskatzea erabaki du
Gainera, bere langileentzako printzipio zuzenen kode bat prestatzen ari da, eta Errege Familiak jasotzen dituen opariak kontrolatzea erabaki du.
Erredakzioa
Erregeak Errege Etxearen irudia hobetzeko zenbait neurri hartzea erabaki du, esaterako, erakundearen kontuak ikuskatzea, bere langileentzako printzipio zuzenen kode bat prestatzea eta Errege Familiak jasotzen dituen opariak kontrolatzea.
Errege Etxeko kideek esklusiban lan egin beharko dute erakundearentzat eta Errege Familiako kideek (erregearen arrebak, adibidez) ez dute soldatarik jasoko eta salbuespenetan baino ezin izango dira ekitaldietan izan.
Bestalde, Errege Etxeak Estatuko Abokatutzaren eta Merkataritza Estatu Idazkaritzaren aholkularitza zerbitzua izango du, azken kasu horretan espainiarren interes ekonomikoen alde egiteko.