Politika -

Moncloan

Bi ordu eta laurdeneko bilera egin dute Rajoyk eta Artur Masek

Artur Mas hitzartutako orduan iritsi da Moncloara eta Rajoyk eraikinaren sarreran hartu du Kataluniako agintaria. Bertan, argazkilarientzat posatu dute, bilera hasi baino lehen.

Mariano Rajoyk Artur Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloan. Artxiboko irudia: EFE
Mariano Rajoyk Artur Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloan. Artxiboko irudia: EFE
Mas eta Rajoy Monkloan bildu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Artur Mas Kataluniako presidentea hartu du Moncloako jauregian. Bi ordu eta laurdeneko bilera egin dute, eta Kataluniako agintariak xehetasunak emango ditu. Gobernuak, aldiz, ohar bat bidaliko du bileraren nondik norakoak azaltzeko.

Artur Mas hitzartutako orduan iritsi da Moncloara eta Rajoyk eraikinaren sarreran hartu du Kataluniako agintaria. Bertan, argazkilarientzat posatu dute, bilera hasi baino lehen.

Espainiako presidenteak ez ditu sarrerako eskailerak jaitsi, Artur Mas hartzeko, Pedro Sanchez sozialistarekin egin zuen bezala. Goian, eskua luzatu dio Kataluniako presidenteari. Argazkien tartean, hizketan izan dira, eta Espainiako, Kataluniako eta Europako banderen aurrean egin dizkiete argazkiak.

Bilera hasi aurretik, udako oporren inguruan mintzatu dira agintari biak. Mas Menorcara joango da eta Rajoyk aita-amaginarrebekin egun batzuk igaroko ditu, elkarri azaldu diotenez.

Rajoy Artur Mas bilera Moncloan

Rajoy Artur Mas bilera Moncloan

Rajoy Pedro Sanchez PSOEko buruzagi berriaren babesarekin joan da bilerara; izan ere, agintari sozialista galdeketaren aurka azaldu da. Bi ordu eta erdiko bilera batean subiranotasun nazionala defendatzeko garaian bat egin zuten bi agintariek; izan ere, erreferenduma "legez kanpokoa" dela eta egiterik ez dagoela esan zuten biek.

Gaurko bileraren aurrean, Rajoyk ez du itxaropen handirik azaldu: "Hitz egingo dugu, baina ez dut ezin dudana, ezta egin behar ez dudana egingo ere". Gainera, egoeraren erantzukizuna saihestu du Gobernuko presidenteak: "Arazo bat dagoela badakit, arazoari aurre egin behar zaiola dakit, baina gauzak egin baino lehen ongi pentsatu behar dira, gero horrelakoak pasatzen direlako. Hala eta guztiz ere, hitz egingo dugu".

'Pujol auzia', atzealdean

34 urte dirua zerga paradisuetan izan duela aitortu zuen Jordi Pujolek orain dela bost egun, eta horrek bileraren testuingurua erabat aldatu du. Hala ere, 'Pujol auzia'k bileran eraginik izango ez duela ziurtatu dute Masek eta Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak.

Eztabaidak bere horretan jarraitzen du; izan ere, "herria edozein pertsonaren gainetik dago, nahiz eta pertsona garrantzitsua izan", esan du Masek prentsaurrekoan.

Homsek erronka bota eta Masen aurrean proposamenak aurkezteko eskatu dio Rajoyri: "Entzuteko irrikitan gaude, entzutera joango gara", ziurtatu du bozeramaileak. Zentzu horretan, Gobernu zentralak eskaintzarik egin ez duela gogorarazi du Homsek. CiUren Gobernuak kontsultaren bide orria ERC, ICV eta CUPekin adostu zuela erantsi du bozeramaileak.

Desadostasunak

Rajoy eta Mas duela ia urtebete bildu ziren azken aldiz, 2013ko abuztuaren 29an. Bilera sekretua egin zuten Madrilen, baina ez zuten beste deialdirik egin. Lanak behartu dituenean berriz topo egin dute eta zenbaitetan elkarri ihes egin diote, esaterako iragan apirilean, Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Rajoy Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua Espainia albisteak Artur Mas bideoak Kataluniako prozesua zuzenean