Politika -
Herriko tabernen auzia
Epai 'deitoragarria' dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak
"Iraganeko neurri politikoen eta legalen faktura gaur egun ordaintzen jarraitzea deitoragarria da", kritikatu du Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Herriko tabernen auziko epaia kritikatu du Eusko Jaurlaritzak, eta "iraganeko garai baten faktura gaur egun ordaintzen" jarraitzea "deitoragarria" dela adierazi du.
Horrela, Auzitegi Nazionalaren sententzia errefusatu du Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. 20 pertsona zigortu ditu epaitegiak, herriko tabernen bidez ETA finantzatzea leporatuta.
"Iraganeko neurri politikoen eta legalen faktura gaur egun ordaintzen jarraitzea deitoragarria da", salatu du Joanan Fernandezek. "Salbuespenezko legedien aplikazioak lekurik ez duen gara berri batean egon beharko ginateke", erantsi du.
Fernandezen ahotan, sententzia hauen aurrean, "euskal gizartea normalizazio sozialaren eta elkarbizitza politikoaren bidean aurrera egiten ari da".
"Ibon Etxezarretak eta Maixabel Lasak izandako hurbilketa eta elkarbizitzarako keinuak" erabaki judizialaren "kontrapuntua" dira, Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak azaldu duenez.