Politika -

Elkarrizketa

Semperrek esan du ETAren 'burugogorkeriak' eusten diola sakabanatzeari

‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartu’’ behar dela esan du PPko ordezkariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper Euskadiko PPko legebiltzarkideak eta Gipuzkoako popularren buruak dio ETAren ‘’burugogorkeriak eusten’’ diola presoen sakabanaketari, desegitea ez iragarrita. Halaber, gogoratu egin du ETAren desegitearekin bukatuko litzatekeela egungo espetxe politika, Rajoyren Gobernuak aurretik iragarri izan duenez. Bestalde, ‘’hausnarketa serio eta sakona’’ irekitzeko deia ere egin du, ‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartzeko’’. Onda Vascan egindako elkarrizketan, Semperrek adierazi du Rajoyri zuzendutako ‘’eskaera asko’’ daudela, ‘’ia asterokoak’’, ‘’gauzak alda ditzan’’. ‘’Beharrezkoa dena da ETAk presoei kalte egiteari uztea. Une honetan, sabanaketa politikari eusten diona ETA da, bere burugogorkeria, desegin nahi ez izanda’’, gaineratu du. Bestalde, PPko buruak dio ‘’berri bikaina’’ dela ‘’indarkeria erabili eta banda terrorista baten kide izan den pertsona batek egoera zuzendu eta barkamena eskatzea’’: ‘’hilketak egin dituen pertsona batek esatea hori gaizki dagoela eta publikoki hori esatea’’, gaineratu du. Hala, ‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartu’’ behar dela esan du PPko ordezkariak.

Herriko Tabernak Herriko Tabernen auzia dela-eta, Semperrek erabateko errespetua agertu du auzitegietako epaien aurrean, berari gustatu ala gustatu ala ez. Erabaki judizialek garai berrekin bat egin behar ote duten galdetuta, Semperrek esan du erabaki politikoek, ‘’dudarik gabe’’egoera berriarekin bat egin behar dutela, baina erabaki judizialak ‘’zuzenbidean eta legeetan’’ oinarritzen direla. ‘’Alderdiak gara eboluzionatu behar dugunak, legegintzan egiten eta gure jarrerarekin’’.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea