Politika -

Aurrerapenak gatazkan

Garitanok Gobernuaren jarrera 'arduragabea eta pasiboa' salatu du

PPren Gobernuak “gatazkaren soluzioan aurrerapenak emateari uko egitea” kritikatu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB
Martin Garitano
Espainiar Gobernuaren 'inmobilismoa' salatu du Garitanok

0:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak PPren Gobernuaren jarrera “arduragabea eta pasiboa” salatu du, eta “gatazkaren soluzioan aurrerapenak emateari uko egitea” kritikatu du.

Horren haritik, euskal gizarteak "bide horretan apustu segurua, argia eta garbia” egin duela nabarmendu du, eta Mariano Rajoyren Gobernua “azkenean, mugitu” egingo delari buruz konbentzituta azaldu da.

Garitanok adierazpen horiek egin dizkie kazetariei, Azpeitian, San Ignazioren jaia dela eta, udaletxean agintariek egindako oiho paseoan. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera parte hartu du.

Ahaldun nagusiak, foru Aldundiko beste ordezkari batzuekin batera lepoko laranja izan du lepoan, “Orkatz-Olatz libre” esaldiarekin, bertako “herriko tabernen” eta auzipetutako gazte baten harira.

Auzitegi Nazionalak “herriko tabernei” buruz emandako epaiaren inguruan galdeginda, Garitanoren ustez, “tamalgarria da berriro Espainiako Estatuko botereen jarrera salatu behar izatea, normalizazio politikoaren eta bake prozesuaren aurrean blokeo jarrera”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea