Politika -
Katalunia
Mugimendu berri bat sustatu arren, UDCn jarraituko duela dio Duranek
Politikari kataluniarrak berretsi egin du mugimendu politiko berri bat bultzatzeko asmoa duela, Katalunia "zentralizatzeko", zenbait alderdi eta sektore sozioekonomiko elkartuz.
Erredakzioa
Josep Antoni Duran i Lleidak azpimarratu duenez, ez du "inoiz" UDCren kide izateari utziko, eta berretsi du mugimendu politiko berri bat bultzatzeko asmoa duela, Katalunia "zentralizatzeko", zenbait alderdi eta sektore sozioekonomiko elkartuz.
Duran i Lleidak bere alderdiak urtero antolatzen duen gosarietan, Baix Emporda eskualdean, egin ditu adierazpenok. Bertan, Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordea eta Ramo Espadaler Barne kontseilaria ere izan dira, bestak beste.
"Ez naiz beste alderdi baten kide izango inoiz", berretsi du. Gainera, nabarmendu duenaren arabera, bere alderdiak politikak "sentsibilitatea" berreskuratzea nahi du, eta jantoki sozial batean orain dela gutxi egindako bisita ekarri du gogora.
UDCren buruzagiak "guztien ona" bilatzen duen ekonomiaren alde egin du, eta "Kataluniaren izaera nazionala" aitortzea eskatu du, konfederazio eredu batetik abiatuta.