Politika -

'Oscar operazioa'

Andaluziako Gobernuaren kontseilari ohi bat atxilotuta, iruzurragatik

Angel Ojedak Ogasunaren Kontseilaritzaren ardura zuen. Guztira, zortzi atxilotu daude operazioan; Estatuko zenbait hiritan ari dira atxiloketak egiten.

Angel Ojeda. EFE
Angel Ojeda
Angel Ojeda. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Ojeda Andaluziako Gobernuaren Ogasun kontseilari ohia eta beste zazpi lagun atxilotu dituzte astelehen honetan langabeentzako prestakuntza ikastaroen iruzurragatik. 'Oscar' izeneko operazioa Estatuko zenbait hiritan ari dira egiten, partikular batek ezarritako salaketaren ondoren. Antzeko iruzurra ikertzeko 'Edu' operazioaren antzekoa da.

Atxilotuen artean, Angel Ojeda kontseilari ohia dago. San Lucar de Barrameda herrian atxilotu dute.

Beste atxilotuetako bat horren semea da, Marcos Ojeda. Hori Madrilen atxilotu dute. Polizia Nazionalaren agenteek Andaluziako beste herri batzuetan ere egin dituzte atxiloketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Erkidegoa