Politika -

Nafarroa

Independentzia Eguna Leitzan, mugimendua zabaldu eta indartzeko asmoz

Independentistak sareak antolatuta, jaia eta aldarrikapen eguna dute gaur Nafarroan, Leitzan, independentziaren aldeko mugimendua sendotzeko asmoz.

Independentzia Eguna ospatu dute Leitzan

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal mugimendu independentista zabaldu eta indartzeko helburuarekin, Independentzia Eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata, Leitzan (Nafarroa).

Independentistak sareko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute, jaia eta aldarrikapena uztartuz.

Ekitaldi politiko nagusia udaletxean egin dute goizean, eta bertan Kataluniako taldearen ordezkariak eta Leitza eta Bermeoko alkateak ere izan dira, besteak beste.

Antolatzaileek azpimarratu dute lan asko dagoela oraindik egiteko, baina duela gutxira arte "ezinezkoak ziruditen urratsak ematen hasiak garela Euskal Herrian ere".

Mugimeduaren arabera, "Eskozia eta Kataluniara begira gaude eta bi herrialde hauen erreferentziak egundoko indarra hartuko du datorren udazkenean, irailaren 18an egingo den Eskoziako referendumarekin eta azaroaren 9rako Katalunian deituta dagoen kontsultarekin".

Honen aurrean, "euskal independentismoak ere bere indarra kalean erakusten hasteko garaia dela pentsatzen dugu, eta Leitzatik ere geure ekarpena egin nahi dugu ekimen honekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak