Politika -

Adierazpen polemikoak

Maroto "persona non grata" izendatzea eskatu du SOS Arrazakeriak

Jarrera aldatu ezean, erakundeak ekimenarekin bat egiteko gonbita egingo die oposizioko taldeei, EAEn lehen aldiz, alkatea, persona non grata izenda dezaten.

Maroto "persona non grata" izendatzea eskatu du SOS Arrazakeriak.
Maroto "persona non grata" izendatzea eskatu du SOS Arrazakeriak
Sos Arrazakeriak 'persona non grata' izendatu nahi du Maroto

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako SOS Arrazakeria elkarteak Javier Maroto, Gasteizko Alkatea, pertsona ezatsegin izendatzeko eskatuko du, hark egindako "okerra" aitortu eta barkamena eskatu ezean. Gaur egin du publiko ekimen hau plataformako bozeramailea den Fede Garciak.

Garciaren esanetan, "Marotok onartu ezin diren mugak gainditu ditu" eta ohartarazi du modu bidegabean aipatutako kolektiboiei barkamena eskatzea dela arazo hau konpontzeko bide bakarra.

"Ez dira immigranteak, garai batean izan ziren, iritsi berritan", azpimarratu du Garciak, eta bizilagun horiek errespetatzeko eskaria egin dio alkateari. Beraz, jarrera aldatu ezean, erakundeak ekimenarekin bat egiteko gonbita egingo die oposizioko taldeei, EAEn lehen aldiz, alkatea, persona non grata izenda dezaten.

Bestalde, Garciak eskaera bat egin die oposizioko taldeei, bat egin dezaten eurek eta Ongi Etorri plataformak aurkeztutako salaketari. Honen aburuz, Marotoren adierazpenek legea urratzen dute, gorrotoa bultzatzen dute eta pertsonen duintasuna urratzen dute.

Horretaz gain, SOS Arrazakeriak Maroto gaitzesteko tramiteak hasteko proposatuko die legebiltzarreko zenbait talderi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak