Politika -
PSEko hautagaia
Euskarari lehen adina diru eskaintzea baztertu du Mendiak
Bere blogean argitaratutako artikulu batean Mendiak baieztatu du gaur egungo erronkarik handiena "krisiaren sei urteetan areagotu diren desberditansunei aurre egitea" dela.
Idoia Mendia, PSEko idazkari nagusirako hautagaiak, egun Eusko Jaurlaritzak euskararen sustapenerako horrenbeste diru gastatzea kritikatu du. Haren esanetan, 80ko hamarkadarekin alderatuta, gaur egun bestelako lehentasunak daude.
Bere blogean argitaratutako artikulu batean Mendiak baieztatu du gaur egungo erronkarik handiena "krisiaren sei urteetan areagotu diren desberditansunei aurre egitea" dela.
Legebiltzarkide sozialistak euskara egunerokotasunean erabiltzeko beharra onartu du, baita eremu pribatuan ere. Hala eta guztiz ere argitu du "zeregin horretarako egin beharreko ahalegin ekonomikoa beste eginkizunen parekoa" dela.
Mendiaren aburuz, ez da beharrezkoa aurreko urteetan langile publikoak trebatzeko erabilitako diru kopuru bera erabiltzea egun euskararentzako, profilak zehaztuta baitaude.
"Ez diot ez denik egiten, baizik eta ezin dela garai bateko kopuru bera izan, errealitate soziolinguistiko ezberdin baten aurrean gaudelako", dio Mendiak. Gaineratu du kontuan gaur egun dauden beste erronkak kontuan izan behar direla, batez ere, sei urtetako krisiari aurre egitea.
Mendiaren esanetan, duela 30 urte langile publikoen artean euskararen erabilera eta irakaskuntza sustatzeko inbertsio indartsua egin zen, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea sortuz. "32 urte geroago, eta lege horren baitan, egindako esfortzu eta erabilitako baliabide guztiek belaunaldi bat trebatzea ekarri du", azpimarratu du PSEko idazkari nagusirako hautagaiak.