Politika -

Eusko Legebiltzarra

PSE-EEk legebiltzarkideen ondasunak ikuskatzea proposatu du

Legealdia urtarrilaren 15etik uztailaren 15era luzatzea ere nahi dute euskal sozialistek, batzorde guztiek funtzionatzen jarraitzeko eta falta den lana bizkortzeko.

Jose Antonio Pastor talde sozialistaren bozeramailea, artxiboko irudian.
Jose Antonio Pastor talde sozialistaren bozeramailea, artxiboko irudian.
Jose Antonio Pastor talde sozialistaren bozeramailea, artxiboko irudian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko legealdia luzatzea eta legebiltzarkideek aulkiak uzten dutenean euren ondasunak ikuskatzea proposatu du PSE-EEk.

Jose Antonio Pastor Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiaren bozeramaileak gogoratu du 2013ko otsailean Ganberaren Araudiaren erreforma bat aztertzeko txosten bat egitea proposatu zutela, Legebiltzarraren lana bizkortzeko eta gardenagoa egiteko.

Hala, legealdia urtarrilaren 15etik uztailaren 15era luzatzea proposatu dute, batzordeek funtzionatzen jarraitu ahal izateko eta falta den lana bizkortzeko.

Bestalde, Pastorrek Ganberaren gardentasuna areagotzea eta legebiltzarkideek aulkia hartu eta uzten dutenean dituzten ondasunen aitorpenak ikuskatzea proposatu du.

Gaur egun, legebiltzarkideak behartuta daude aulkia hartzen dutenean euren ondasunen aitorpenak egitera eta legealdi osoan zehar berriztatzera, baina ez dituzte kontu ikuskapenak egiten.

Azkenik, Pastorrek hauteskunde autonomikoak egiten direnetik lehendakaria izendatu arte igarotzen den arauzko epea bizkortzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea