Politika -

Petrolio-zundaketak

Kanariak Espainiarekin erlazioak apurtzearekin mehatxatu du

Kanarietako presidenteak irletako kostaldean burutu nahi dituzten petrolio-zundaketen gaian eskua sartu ezean Estatuarekin erakunde harremanak apurtuko dituela jakinarazi dio Espainiako presidenteari.

Paulino Rivero Kanarietako presidentea. Argazkia: EFE.
Paulino Rivero Kanarietako presidentea. Argazkia: EFE.
Kanarietako presidentea Espainiarekin harremanak hausteko prest

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paulino Rivero Kanarietako presidenteak irletako kostaldean burutu nahi dituzten petrolio-zundaketen gaian sartu ezean, Espainiako Gobernuarekin erakunde harremanak apurtuko dituela jakinarazi dio Mariano Rajoy Estatuko presidenteari.

Riverok azpimarratu du "badakiela" Kanarietako erregaien bilaketa ez dela "gai estrategiko bat" Repsolentzat. Hala, enpresa horrek proiektu horrekin "erregulatzailearen presioagatik, hau da, Industria Ministerioaren presioagatik" aurrera egin duela salatu du.

Fuerteventurako eta Lanzaroteko kabildoen presidenteekin egin du agerraldia, Mario Cabrera eta Pedro San Gines, hurrenez hurren. Bertan, Riverok Jose Manuel Soria Industria ministroa salatu du, petrolio-zundaketen "bultzatzailea" izateagatik eta Kanarietako gizartearen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanetan "iskanbilak" sortzeagatik.

Balearretako eta Kanarietako zundaketek tratu ezberdinak jasotzen dutela salatu du. Izan ere, lehenengo kasuan, Rajoyk dio ez dituztela burutuko “ingurunerako arrisku minimoa baldin badago”. Bigarren kasuan, berriz, ez dituzte kontutan hartu ez neurri horiek ezta turismorako eragin ditzakeen arriskuak ere.

Hala, Gobernu zentralak Balearrak eta Kanariak modu ezberdinean tratatuko balitu, “txartel guztiak ditu harreman hausturarako”, izan ere, “gehiegizkoa izango zen”, ohartarazi du Paulino Riverok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea