Politika -
EH Bilduren ustez
'UPNren Gobernua ez da gai Nafarroaren izenean negozioak egiteko'
UPNren Gobernua Nafarroaren eta naparren izenean negozioak egiteko gai ez dela uste du EH Bildu koalizioak.
Erredakzioa
UPNren Gobernua Nafarroaren eta naparren izenean negozioak egiteko gai ez dela uste du EH Bildu koalizioak, eta 2015ko maiatzean egingo diren hauteskundeei begira esan du herritarrekin akordioak lortu beharko dituen gobernu berri bat aterako beharko dela garaile.
Gobernu berri horrek gainerako erakundeekin bidezko negoziaketak egin beharko dituela esan du Bakartxo Ruizek gaur komunikabideen aurrean Maiorga Ramirezekin eta Xabi Lasarekin batera egindako agerraldian.
Gobernu aldaketa eratua sortzearen alde agertu da Bakartxo Ruiz, erabakitzeko eskubidea eta ekonomia eta gizartearen oparotasuna bermatuko dituen gobernu baten alde, hain zuzen ere, eta horretarako deia egin die herritarrei.
"Akordioak ez dira ez Ferrazekin ezta Genovarekin lortu behar, herritarrekin baizik", gaineratu du. Parlamentariak esan du "are larriagoa" dela Nafarroako Gobernuaren jarrera hipokrita, izan ere, haren ustez, bazkideekin bulego ilunetan negozioak egiten ari dira herritarrei bizkarra emanez.